(Edukira joan)

Sanz Lehendakaria Musikaren Hiriko eta Nafarroako Liburutegi Nagusi eta Filmoteka berriko obrak ikustera joan da.

2010ko abenduak 16

Aurreisupenen arabera, Nafarroako Liburutegia datorren udaberrirako egongo da martxan eta Musikaren Hiria ekainaren amaierarako.

Nafarroako Gobernuko Lehendakaria, Miguel Sanz Sesma, Musikaren Hiria eta Nafarroako Liburutegi Nagusia eta Filmoteka berria ikustera joan da. Lehendakariarekin batera Iruñeko alkatea, Yolanda Barcina Angulo, eta Kultur eta Turismo kontseilaria, Juan Ramon Corpas Mauleón egon ziren.

Musikaren Hiriaren obrak hurrengo ekainerako bukatuko dituzte eta udaran hornitu egingo dute. Horrelaxe, 2011-2012 ikasturerako prest egongo da.

Obrak aurreikuspenen arabera egiten ari dira eta gaur egun, eraikinen egitura amaituta dago. Orain kanpoko plaza iragazgaizten eta betetzen, eta barruan trenkadak jartzen, arotzeria lanak egiten eta argindar, iturri eta girotze instalazioak jartzen ari dira.

Nafarroako Liburutegi Nagusi eta Filmotekari dagokionez
, orain San Frantzisko enparantzako Liburutegi Nagusian zeuden funtsak hara eramaten ari dira.

Musikaren Hiria 2012 Planean jasotako lehentasunezko jardueretako bat da.


Diseinua eta garapena: iLUNE