Informazio teknikoa:
Orubean hiru eraikin egingo dira. Guztira, 15.550 metro koadro, gutxi gorabehera.
Goi Mailako Musika Kontserbatorioa eta Musika Kontserbatorio Profesionala egongo dira bertan.
- KOKAPENA:
- Mendebaldea auzoan, Barañaindik hurbil. Ermitagaña kalearekin muga egiten du (Jaso Ikastolaren aurrean).
- ARKITEKTOAK:
- TYM Asociados taller de arquitectura S.L.
- AURREKONTUA:
- 21.233.446 euro
- EGITEKO EPEA:
- 20 hilabete
- OBRA AMAITZEKO DATA:
- 2011ko ekaina
- ENPRESA ESLEIPENDUNA:
- Construcciones ACR S.A.
Proiektua
Proposatutako obrak honako guneak ditu: Kontserbatorio Profesionalean honakoa legoke: 6 ikasgela kolektibo, liburutegi 1, informatika-gela 1, artxibategi 1, idazkaritza 1, 25 musika-gela, 35 instrumentu-gela, komunak eta komun-aurreak, bi bisita-gela, atezaintza, erreprografia, 25 ikasketa-kabina, irakasleen gela 1, 8 bulego-sail, taldeentzako 2 gela, koru/orkestrentzako 2 gela, 2 perkusio-gela, 7 organo-gela, akonpainamendu-gela 1, ikasleen elkarteetarako gela 1, 2 biltegi, instalazioen gela, zirkulazioak eta patioa.
Goi Mailako Kontserbatorioan honakoa egongo da: 6 ikasgela kolektibo, liburutegi 1, mediateka 1, idazkaritza 1, atezaintza-erreprografia 1, komunak eta komun-aurreak, 25 instrumentu-gela, 25 ikasketa-kabina, ganbera-musikarako 25 ikasgela, 5 organo-gela, irakasle-gela 1, 8 sail, 2 bisita-gela, perkusio-gela 1, organo-gela 1, informatika-gela 1, 2 kamerino, 3 kamerino indibidual, auditorio 1 (besaulki-barla, agertokia, agertoki-aurrea eta goiko besaulki-barla), elkarte-bulego 1, laborategi elektroakustiko 1, artxibategi 1, grabaketa-kabina 1, koru/orkestrentzako 2 gela, mugimendu-gela 1, pertsonalaren aldagelak eta instalazioen gela 1.
Kontserbatorio bientzat aurreikusten diren zerbitzu komunak honakoak dira: patio bat, garajea, aldapa, instalazioen gelak, zaborren gela, atariak, sukaldeetako aldagelak, sukalde-ganberak, sukaldearen biltegia, erreketa, ofizioa, sukaldeko komuna eta kafetegia.
Kontserbatorio Profesionalerako 6.038,26 m²-ko azalera erabilgarria eta 6.545,59 m²-ko azalera eraikia pentsatu dira; Goi Mailako Kontserbatoriorako, aldiz, 7.438,04 m²-ko azalera erabilgarria eta 8.349,46 m²-ko azalera eraikia. Zerbitzu komunek 2.163,82 m²-ko azalera erabilgarria izango dute eta 2.318,40 m²-ko azalera eraikia.


Musika Nafarroan



